Laudiok “Bandera berdea, Hiri Iraunkorra” saria berriztatu du bigarren urtez

Pasa den ekainaren 22an Laudioko udalak "Bandera Berdea- Hiri Iraunkorra" saria jaso zuen Erabiltzaile- kontsumitzaile Independienteen Federazioaren (FUCI) eta Biodibertsitate Fundazioaren (Ingurumen Ministerioa) eskutik. Sari honek, Laudioko udalak garapen jasangarriaren inguruan buruturiko lana kontutan hartzen du, herriko hondakinen bilketa selektiboaren inguruko lana, kutsadura tasen baremoaren inguruko lana, uraren kudeaketa, energia aurrezteko kanpainak edota heziketa, sentsibilizazio eta partizipazio kanpainak kontutan hartuz.
Laudioko udalak bigarren urtez saria lortu du beste zazpi udalekin batera (Alcalá de Henares, Alicante, Castropol, Llodio, Leganés, Poio, Ribadesella, Sant Feliu de Guixols). Laudio, bigarren aldiz "udal garbia" bezala bereiztua izan da bederatzigarren lehiaketa honetan, 1997an FUCIk ( estatu mailako hainbat elkarte biltzen dituen erakundea) sortutako sarian eskatutako baldintzak gainditzean.
"Bandera Berdea", urtero berritu beharreko saria da, horregatik herritar guztien parte hartze iraunkorra beharrezkoa da, Laudio erakargarriago eta bizitzeko erosoago den herri batean bihurtzeko.
Igo
Azken Udal Akordioak

Hurrengo honetan, laudioar Udaleko taldeek burutu izan dituzten azken Gobernu batzrodeetan onartu edo adostu diren zenabti udal akordioren laburpena eskaintzera pasako gara:
- La Granja kiroldegiko beroaren zentrala konpontzeko proiektuak eragindako gastua onartzea: guztira, 181.043,52 eurogatik, BEZ barne.
- Dubiris auzunearentzako ura emateko proiektua onartu dute; aurrekontu oso kontraktualera 66.155,17 eurotako zorra pasatuz (BEZ barne).
- Santa Agueda eta Larrañoko eremuetara ura eramateko zerbitzuak eragindako zorra onartzea; hau ere aurrekontu oso kontraktualera 100.126,40 eurotako zorra bideratuaz (BEZ barne).
- Arzako biltegi zerbitzura bideratutako eraikuntzak eragindako 723.936,30 eurotako gastua onartu dute, BEZ barne.
- Ellakuriko igerilekuko aldageletan burutu beharreko margoketa lanek eragindako 6.281,40 eurotako zorra kitatzea (BEZ barne).
- Udaltzaingoarentzako bi ibilgailu eta motor bat erosteko, 66.150 eurotako zorra onartzea (BEZ barne).
- Ugarteko argiketa zerbitzurako, 59.458,64 eurotako gastua onartzea, BEZ barne.
Igo
Irakurketa gaztetxoen artean suspertzeko kanpaina berria martxan jarri dute Lamuzako udal liburutegian

12 urte baino gazteago diren gazteek, irabazkin berri zein liluragarri bat eskuratu ahal izango dute, irakurketaren bitartez literaturaren munduan murgildu ahal izateko.
Lamuzako udal liburutegian liburu bat eskuratzen dutenek, bere lerro, tarte eta orrialdeek luzatzen dieten istorioarekin bat egin eta, galdera sinple bat erantzuteko gai baldin badira, pegatina izugarri eta liluragarri bat irabaziko dute.
Geroz eta liburu gehiago, geroz eta pegatina gehiago; geroz eta pegatina gehiago, erosotasun sentsazio are handiagoa eta literaturarenganako harreman estuago eta ederragoa.
Igo
Kultura etxeko ikastaroetan izena emateko epea, irailaren 4tik aurrera zabalik izango duzue Kultura Etxean

Oraindik ere goiz xamar dela pentsatuko du norbaitek, baina ekimenei aurreratzea ez da txarra izango. Hori dela eta, Kultura Etxean antolatzen diren ikastaroak gustuko dituzuenentzako ohar txikia da honako ha:
Aipatu dugun bezala, Kultura Etxeko ikastaroen eskaintza hasi besterik ez da egin. Honen inguruan jakizue, tailerretan izena emateko epea, irailaren 4tik 19ra bitartean izango dela. Tailerren eskaintza zabala, beranduenez, irailaren 1ean jakin araziko da. Dena dela, argi izan: Kultura Etxeko ikastaroetan izena emateko epea, irailaren 4tik 19ra izango dela. (Behin betiko zerrendak irailaren 21ean ikusgai egongo dira Kultura etxean; eta ordainketaren agiria, irailaren 25etik 29ra aurkeztu beharko da kultura etxean.
2006ko KultUdaren azkeneko hitzorduak

KultUda programaren berri aurrekoan eman bagenizuen ere, bigarren hamabostaldi honetarako, badira oraindik ere, zenbait ekimen. Guztiak nahi haina disfruta ditzazuen, gu, labur- labur, bakoitzaren inguruko zehaztasunak luzatzen dizkizuegu hurrengo honetan:
Uztailak 14
"Manuel Iradier" Abesbatza
Arratsaldeko 8.00etan
Lamuzako San Pedro Elizan
(Musika emanaldia. Ekitaldi familiarra)
Uztailak 15
Filmearen proiekzioa kalean
Gaueko 10,30etan
Herriko Plazan
(Filmea: King Kong)
Uztailaren 17tik 21era
Udako Sukaldaritza Ikastaroa Gazteentzako
12 eta 14 urte bitartekoentzat. Goizeko 11,30etatik 13etara. (Doan) Gastronomi Museoan
Izena emateko: 10etik aurrera 635730675 telefonoan
Igo
Makina bat ekimen Aretako jaietan, Santa Anaren omenez 21etik 26ra bitartean

21, OSTIRALA
20:00 Jai hasiera. Buruhandiak eta odoloste-jana.
20:30 Aretako txikerren fanfarrea, txosnaren zabaltzea eta serigrafia-tailerra Orbekok antolatuta.
22:00 Pilota profesionala.
23:00 Kontzertua Gazte Asanbladaren laguntzaz: Astillada, Melómano, Narrats.
22, LARUNBATA
9:00tik aurrera Tuning erakustaldia. Goiz eta arratsaldez.
10:00 Marmitako lehiaketa.
16:00 4. Aretako Slaloma.
18:00 Buruhandiak Galtzagorrirekin. Eta Pintxo gargantua.
18:30 Ardi txakurren lehiaketa.
21:00 Oleagaren omenezko Herri Kirolak.
22:30 Suzko zezena.
23:00 Kontzertu/dantzaldia: Banda Batxoki eta Trikizio.
23, IGANDEA
Egunean zehar Tuning erakustaldiaren jarraipena.
12:00 Umeentzako tailerrak Aretako Auzokideen Plataformaren laguntzaz.
12:30 Txarlazo fanfarrearekin kalejira.
19:00 Nazioarteko dantzaldia: Vietnam eta Euskal Herria (Untzueta).
22:00 Herri afaria eta geroago musika giroa.
23:00 Dantzaldia Víctorrekin Jubilatuen Elkartean.
24, ASTELEHENA
11:00 Haur festa Kulkirekin.
19:00 Umeentzako Motor eta trizikloen 3. Topaketa.
20:00 Igel txapelketa.
21:00 Umeentzako karaokea.
23:30 Kontzertu/dantzaldia: Xiroko, Keike, Urgabe.
25, ASTEARTEA
12:00 Umeentzako tailerrak.
13:30 Txistulari eta trikitrixak Jubilatuen elkartearen eskutik.
17:00 Arabar bolo txapelketa.
18:00 Nerbioigoienako pilota finalak: kadete eta gazte mailak.
21:00 Sardina dastaketa.
22:30 Kontzertua: Mikel Urdangarin eta Igor Arzuaga.
26, ASTEAZKENA. SANTA ANA
10:00 Mugarriei bisita.
11:00 Santa Ana eguneko meza eta Jubilatuen elkarteko lunch-a.
19:00 Kalejira Ekinjoleak-ekin.
20:00 Kalejira San Roke Musika Elkartearekin.
21:00 Dantzaldia Nueva Presión-ekin Jubilatuen elkartean eta txokolatada.
00:00 Jai-amaierako traka.
Igo
Galiziako gatza eta piperra bost jai egunetan, bertatik bertara, Santiago Apostuluaren eta Galiziako eguna ospatzeko

Beste urte batez, Laudioko Galiziar Etxeko gure lagunek, ahal duten neurrian behintzat, gu guztiak zoratu moduko jai jardunaldiak antolatu dituzte, euren herriaren eguna, Santiago Apostuluaren eguna ospatzeko xedearekin. Jai erraldoia lau egunetan zehar banatuta egongo da, eta bertako ekimen eta hitzordu guztietan, Galiziako oroimen eta zapore goxoak izango dituzuela ziur izan:
Uztailak 14
19.00etan: Chave eta dama jokoen txapelketak
Uztailak 15
10.30tan: Gizonezkoentzako chave txapelketa.
Uztailak 23
14.30tan: Ahaideentzako herri bazkaria
17:00etan:"Ganeko" taldearen eskutik eta gizarte aretoan, dantza-bermua.
21:00etan: " Ganeko" taldearekin erromeria, Ruperto Urkijo kalean.
Uztailak 24
22:00etan: "Nueva Presión" taldearekin erromeria, Ruperto Urkijo taldearekin.
Uztailak 25
11.30tan: Espalladoiro taldearekin kalejira.
12. 00etan: Lamuzako Kepa Deuna elizan, Santiagoren omenezko meza santua.
13.30tan: Bazkide eta agintarientzako zizki- mizkia.
15.00etan: Víctorrekin dantza.
Igo
“Zorionak Kirikino” haur festa, haur eta helduentzako, hilaren 29an

Lehendabizi, gogoratzea Kirikifesta bukatzeko irteera bi falta direla, (Garaio edo Leintz-Gatzaga eta Txarlazo) eta bertan parte hartu nahi duzuenok Kultura etxetik pasatzearekin nahikoa duzuela.
Egitarau bikaina antolatu du Kirikinok bere 20.urtebetzea ospatu nahian. Ospakizun jaia hilaren 29an laudioko institutoan izango da
10:30-13:30: tailerrak, txiki gunea eta gaztelu puzgarriak
13:30: Kalejira eta bazkaria
16:00-18:00: jolasak, txiki gunea eta gaztelu puzgarriak.
18:00: SKATROIAK haur berbena.
Hemendik bazkarirako gonbidapena luzatu nahi diegu animatzen den orori, baina bereziki 20 urte hauetan Kirikinotik pasatu izan diren begirale guzti horiei.
Igo
Hiru karateka laudioar, Euskal Selekzioaren izenean kontzentratuta

Araba karate kluba osatzen duten kirolarietako hiru, Iruñean ekainaren 30etik, uztailaren 2ª bitartean egindako kontzentrazioan parte hartu dute, Euskadiko selekzioko kirolari giza.
Elkarretaratze honetan, besteak beste, Euskadi, Aragoi, Nafarroa eta Errioxako selekzioak bildu ziren, guztira, kirol honetako 100 karateka handi eta onenak batuaz.
Gure herriko klubetik hara joandakoak honako hauek izan ziren: Alexander García; Ander Añibarro eta Arkaitz Santamaria.
Igo
Igerilari txikienek, marka berriak estreinatu dituzte Iparraldeko gizarte etxean

Nos congratula, una vez más, anunciaros los excelentes resultados de nuestros nadadores, pertenecientes al club Igeriketa Laudio, en el campeonato de Álava que se celebró el pasado día 24 de junio en el centro cívico Iparralde de Gasteiz.
- Ander Sanchez en cat. infantil hizo 2º en 400 y 200 libres y en 100 braza
- Aritz Sanchez cat junior 3º en 400 libres 4º en 200 libres
- Oihane Escandon cat. infantil 1º en 400 y 200libres, y 100 espalda
- Eneritz Ingunza 1º en 800 libres 4º en 400 libres y 3º en 400 estilos
- Izaskun Ortega cat. infantil 1º en 100 braza 2º en 100 estilos
- Ane Ruiz cat. infant. 1º 100 libres 400 estilos y 200 mariposa donde además batió el record de Alava de su categoría
- Eneko Trueba cat. promesa 1º en 200 braza y 50 libres 2º en 50 y 100 braza
- Jasone Sanchez cat junior 1º en 200 braza y 200 libres y 2º en 100 y 50 braza
- Itziar Benito 1º en 800 libres 2º en 200 libres
Además los relevos de 4x100 estilos, compuesto por Oihane, Izaskun, Ane y Jasone hicieron 1º y el de 4x200 libres compuesto por Ane Itziar, Oihane y Jasone también hicieron 1º.
¡¡¡Zorionak a todos ellos!!! Ahora sólo queda prepararse para el campeonato absoluto de Euskadi.
Igo
“Laudioko Udala” ipuin lehiaketa arro, 15. edizioak, jada irabazleak dituelako

Aurtengo "Laudioko Udala" sariak 15 urte bete ditu, eta jada, edizio honetan irabazle suertatu diren idazlanak eta euren egileak ezagutzen ditugu. Zuek ere guztiak zeintzuk diren jakin dezazuen, horratx 15. edizioko txapeldunak. Zorionak bihotz bihotzetik!
Euskarazko Umeen kategoria:
1-Iratxe Yarritu Cuadra: "Txikininfa igeltxoa"
2-Jone Alberdi Ballina: "Ametsaren bidaia"
3-Lander Otaola Sauregi: Errementaria"
Akzesita: Andere Ugarriza Lado: "Poliki Untxia"
Euskarazko Gazteen kategoria:
1-Nerea Fernández Lazkano: "Patua elkarturik"
2-Oihane García Oiarzabal: "Nire ametsengatik preso"
3-Laura Cenzano Izquierdo: "Botilan itsastatu zuen mezua"
Akzesita: Izaro Azkunaga Beitia: "Mendi isila"
Euskarazko Helduen kategoria:
1-Ainara Elizondo Lizarraga: "Heriotzak banandu arte"
3- Josean Garcia de Kortazar Oskoz: "A.../"
Gaztelerazko Umeen kategoria:
1-Uxue Picaza Ugarriza: "Bonsi"
2-Maria Sastre Sedano: "El cambio de Mikel"
3-Paula del Val Vales: "Una tremenda curiosidad"
Gaztelerazko Gazteen kategoria:
1-Maite Alaitz Ripoll Fuster: "Lo que hace el amor"
2-Raquel Muñiz Gomez: "MI diario"
3-Leire Albinarrate Fernández: "Un día de playa"
Gaztelerazko Helduen kategoria:
1-Ramón Martin Hernández: "Cercanías"
2-Alfredo Macias Macias: "La muerte de un poeta"
3-José Luis Muñoz Jimeno: "La cabeza de Lola"
Igo
Eskelak non jartzeko leku berriak estreinatu dira udalerriko zenbait txokotan

Gure udalerrian eskelak ipintzeko leku berrien inguruko albistea: aurreko Zuin aldizkarian nabarmendu genizuen bezala, Larraz ehortetxeak eskelak jartzeko leku berriak proiektatu ditu. Zuek ere gaurtik aurrera eskelak non dauden jakin dezazuen, horra hor, eskelentzako toki berriak:
Eskelentzako toki berriak
Lauri tabernaren ondoan, Aurrezki Kutxaren horman -Zumalakarregi etorbidean, Zubiko Kurajo zubian, geltokiaren zubian-Gurutzebidean, Baskonia bankua eta elizako atariaren arteko zuhaitzean, Lateorrorako adreiluzko zubian, Gardeako elizaren aurrean, Hirugurutzeta zubiaren ondoan, Untzueta plazan, Zahar egoitza zaharraren horman, Jovi tabernaren eremuan-Zumalakarregi etorbidean, Orozkorako irteeran-Aretako zubian, Barañanorako errepidearen bazterrean -Areta, La Milagrosa ikastetxeko horman -Ugarte, Ugarteko elizaren horman.
Igo
Koperaziorako ekintzetarako diru laguntzak

Laudioko Udalak berriki, 2006 urteko "Garapenerako kooperazio proiektuak ko-finantziatzeko dirulaguntzen deialdiaren araudizko oinarriak" onartu ditu, eta jada, Ongi-zate, Kooperazio eta Osasun arloaren bulegoetan dituzue eskura.
Aurrekoetan bezala,, diru laguntza hauek xede garbia dute erakusteko: Lehendabizikoz GKEek martxan jarritako ekimen eta proiektuak ko-finantziatzeko diru laguntzak eskain-tzea, batik bat garapen bidean diren lurraldeetako hazkunde sozio-ekonomiko eta kulturala berpizteko. Eta nola ez, gure udalerriko auzokideei, beste lurralde haietako arazoen berri emateko eta bien arteko elkartasun bideak eraikitzeko. Azken finean beraz, proiektuak au-rrera ateratzen dituzten herrialdeak, eta garapen bidean dauden eta diru laguntza hau jaso-tzen dutenen arteko elkartasuna erakustea.
Ekimen honetara bideratutako aurrekontua 36.000 euro izango da. Eskabideak, udaletxeko Herritarren Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, bere horretan eta ondoren erregistratu ahal izateko; honen inguruan kontuan izan ezazue, aurkezteko epea, Arabako Agiri Ofizia-lean agertu eta hogei egunetakoa izango dela.
Deialdiarekin bat egiten duten erakundeek, onartu berri diren oinarriak zehatz-mehatz bete beharko dituzte, eta bertan eskatzen diren agiri guztiak aurkeztu.
Informazio gehiagorako, Ongizate, Kooperazio eta Osasun udal arloa (Tel. 944034840).
Igo
Ugarteko jaiak 2006

Uztailak 28, ostirala
20:00etan Jai hasierako suziria. Ondoren Lankaietako Lagunak txistu taldearekin kalejira.
24:00etan Berbena Maitana orkrestrarekin.
Uztailak 29, larunbata
12:30tan Meza. jarraian luntxa eta gure nagusiei omenaldia.
17:00etan San Ignazio torneoaren 3. eta 4. postuetarako partidak.
18:00etan Gazteen torneoaren finala.
19:30etan San Ignazio torneoaren finala.
24:00etan Berbena Maitana orkrestarekin.
Uztailak 30, igandea
Goizean, gure baserrietako produktuen erakusketa eta salerosketa.
13:00etan Meza. Jarraian hauzatearen dastaketa (arkume gisatua).
17:00etan Alebinen 3. eta 4. postuak.
18:15etan Aurren 3. eta 4. postuak.
19:30tan Kadeten 3. eta 4. postuak.
19:30etan Ohizko odoloste jana.
22:30tan Gospel taldearekin berbena.
Uztailak 31, astelehena Loiolako San Ignazioren jaieguna
13:00ean Prozesioa eta meza agintarien asistentziaz.
17:00etan Alebinen finala.
18:15etan Haurren finala.
19:30tan Kadeten finala.
22:30tan Ziklon taldearekin berbena.
Igo
Oscar Alonso bikain, Taekwondoko euskal selekzioarekin

Oscar Alonso, Laudio Taekwondo taldeko partaideak lan ezin hobea egin zuen, iragan uztailaren 2an, Ciudad de Miranda Nazioarteko txapelketan Euskadi taldeko kide giza aritu ostean, izan ere, finalean jokatzeko aukera izan baitzuen, kanporaketak haize irabazita, Gaztela La Manchako ordezkariarekin aritu ondoren.
Emaitza ez zen urrezko puntura arte ikusi, laudioar kirolariak irabazi zuena; hirugarren asaltoan buruz burukoan gogor lehiatu ostean poltsikoratu zuen txapela kirolariak.
Oscar Alonso- Urrezko domina -58kg.
Talde mailako klasifikazioari dagokionez, Euskal selekzioak lehen postua lortu zuen. Txapelketa honetan, besteak beste honako selekzio hauek lehiatu ziren: Portugal, Frantzia, Balearrak, Madril, Extremadura, Errioxa, Cantabria, Gaztela La Mancha eta Gaztela Lehoikoak hain zuzen ere.
Igo